Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua (ingelesez: Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorder) edo DSM (ingeles izenetik abiatuta eratutako sigla) medikuntza eskuliburu bat da, American Psychiatric Association (APA) elkarteak sortua, Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren «biblia».[1] Bertan buru-asaldura guztien sailkapena proposatzen da, bai eta deskribapen argiak eta diagnosien sailkapenak ere. Helburutzat du mundu osoko ikerlari guztien arteko informazio-trukea indartzea eta erraztea.
Gaur egun DSM-V da indarrean dagoen edizioa, 2013ko maiatzean plazaratua. Orain arte, eskuliburuak edizio hauek izan ditu:
- 1952an, lehenengo DSM
- 1968an, DSM-II
- 1980an, DSM-III
- 1987an, DSM-III-R
- 1994an, DSM-IV
- 2000an, DSM-IV-TR
- 2013an, DSM-V. Bosgarren edizioa. Lan horretan sei urtez aritu dira 39 herrialdetako 1.500 aditu. Prozesuan, 12.000 ekarpen eta 13.000 iruzkin jaso dituzte. [1]
Liburu honek helburu deskriptibo hutsa du. Beraz, ez dira gaixotasunen tratamenduak azaltzen ezta ere patologien etiologiak aztertzeko. Esan behar da, bestetik, nahiz eta DSMk duen ospea hau ez dela buru gaixotasunak sailkatzeko sistematizazio bakarra; esaterako Munduko Osasun Erakundeak ICD-10 (International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems, 10.bertsio) izenekoa hobetsi duela.
Asalduren sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen hau DSM-IV txostenaren araberakoa da.[2]
Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzerapen mentala: Lau maila bereizten dira: arina, moderatua, larria edo sakona. Adimen-kozienteren bidez neurtuta pertsona hauek media baino gaitasun intelektuala baxuago dute.
- Ikasteko asaldurak:
- Dislexia: Irakurketa asaldura.
- Diskalkulia: Kalkulu asaldura.
- Disgrafia: Adierazpen idatziaren asaldura.
- Zehaztu gabeko ikasteko asaldurak.
- Trebetasun motorikoen asaldura:
- Koordinazioaren garapeneko asaldura.
- Komunikazioaren asaldurak: Atal honetan mintzaeraren edo lengoaiaren zailtasunak sartzen dira:
- Lengoaia espresiboaren asaldura.
- Ulertzeko zein lengoaia espresiboaren asaldura mistoa.
- Asaldura fonologikoa.
- Toteltasuna.
- Zehaztu gabeko komunikazioaren asaldura.
- Garapenaren asaldura orokortuak: garapenaren arloetako gabeziak eta alterazio larriak erakusten dituzte, esaterako gizarte harremanetan, komunikazioan edo, jarrera, interes edo gaitasun estereotipatuak izaten dira. Sail honetan arazo hauek aipatzen dira:
- Asaldura autista.
- Rett sindromearen asaldura.
- Haurtzaroko asaldura desintegratzailea.
- Asperger asaldura.
- Zehaztu gabeko asaldura orokortua.
- Arreta gabeziaren eta portaera nahaslearen asaldurak. Multzo honetan sartzen diren asalduren ezaugarriak hauexek dira: egokitze faltaren hiperaktibitatea, edo portaera nahaslearen asaldura(besteen eskubideen bortxatzailea, etsaikeria, jarrera desafiatzailea). Atal honetan, beti DSM-IVaren arabera, asaldura hauek kokatzen dira.
- Arreta Galdu - Hiperaktibitate Asalduraren ondoriozko edo hau gabeko arreta gabeziaren asaldura.
- Asaldura disoziala.
- Asaldura negatibista desafiatzailea.
- Zehaztu gabeko portaera nahaslearen asaldura.
- Haurtzaroko ingestio eta elikadura-portaeraren asaldurak:
- Pikaren asaldura.
- Hausnar egitearen asaldura.
- Haurtzaroaren janari-ingestioaren asaldura.
- Nerbio tiken asaldurak.
- La Tourette asaldura.
- Ahozko edo tika motorikoen asaldurak.
- Behin-behineko tikak.
- Zehaztu gabeko tiken asaldurak.
- Iraiztearen asaldurak: arazo hauen ezaugarri nagusia kaka zein pixa egoera edota toki desegokietan iraizteari dagokio.
- Enkopresia.
- Enuresia (gaixotasun medikoaren ondorioa ez denean).
- Haurtzaro eta nerabetasunaren beste asaldurak:
- Banatze antsietatearen asaldura.
- Mututasun selektiboa.
- Haurtzaroarekin loturak sortutako erreakzio asaldura.
- Mugimendu estereotipatuen asaldura.
- Zehaztu gabeko haurtzaro edo nerabetasunaren asaldura.
Delirium, dementzia, asaldura amnesikoak eta beste ezagutza bidezko asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuliburuaren arabera klinikoki esanguratsua den galera memorian zein ezagutza funtzioetan definitzen dira. Aldaketa hauek aurreko aktibitate-egoerarekin alderatuta behar dira. Hauexek dira jasotako sailkapena:
- Delirium: burmuinaren disfuntzio orokor batez adierazita luzapen gutxiko fenomeno zorrotz bat da. Faktore askoren ondorioa izan daitezke:
- Gaixotasun mediko baten ondorioa den delirium.
- Substantziek eragindako delirium.
- Sustantziak ez hartzeagatik eragindako delirium.
- Etiologia anitzek eragindako delirium.
- Zehaztu gabeko delirium.
- Dementzia: aurrekoen kontrastean hauek nerbio-sistemaren goi mailako ezagutza funtzioei eragiten dieten gaixotasun kronikoak eta progresiboak dira. Goi mailako funtzioak hauexek dira: pentsamendua, lengoaia eta memoria.
- Alzheimer motako dementzia.
- Hodi-dementzia.
- GIB gaixotasunak eragindako dementzia.
- Garezur-traumatismoak eragindako dementzia.
- Parkinson gaixotasunak eragindako dementzia.
- Huntingtonen gaixotasunak eragindako dementzia.
- Pick gaixotasunak eragindako dementzia.
- Creutzfeldt-Jakob gaixotasunak eragindako dementzia.
- Beste gaixotasun medikoek eragindako dementzia.
- Substantziek eragindako dementzia.
- Etiologia anitzek eragindako dementzia.
- Zehaztu gabeko dementzia.
- Asaldura amnesikoak: Memoriaren hondatzea beste ezagutza funtzioen hondatze gabe.
- Gaixotasun medikoek eragindako asaldura amnesikoa.
- Substantziek eragindako asaldura amnesiko iraunkorra.
- Zehaztu gabeko asaldura amnesikoa.
- Zehaztu gabeko ezagutza asaldura.
Gaixotasun medikoaren ondoriozko buru asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan gaixotasun mediko baten ondorioz sortutako asaldurak sailkatzen dira, beti gaixotasun horren adierazleak arreta kliniko berezia eskatzen duten sintoma psikologikoak edo portaerazkoak direnean.
- Gaixotasun medikoaren ondoriozko asaldura katatonikoa.
- Gaixotasun medikoaren ondoriozko pertsonalitate aldaketa.
- Gaixotasun medikoaren ondoriozko zehaztu gabeko buru asaldura.
Substantziekin lotutako asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alkoholarekin lotutako asaldurak.
- Aluzinogenoekin lotutako asaldurak.
- Anfentaminekin lotutako asaldurak.
- Kafeinarekin lotutako asaldurak.
- Cannabisekin lotutako asaldurak.
- Cocarekin lotutako asaldurak.
- Fenziklidinarekin lotutako asaldurak.
- Inalatzen diren substantziekin lotutako asaldurak.
- Nikotinarekin lotutako asaldurak.
- Opiazeoekin lotutako asaldurak.
- Lasaigarriekin, hipnotikoekin edo antsiolitikoekin lotutako asaldurak.
- Substantzia bat baino gehiagorekin lotutako asaldurak.
- Beste subtanstziekin edo ezagutzen ez diren substantziekin lotutako asaldurak.
Eskizofrenia eta beste asaldura psikotikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan sintoma psikotikoak ezaugarri definitorioa bezala duten asaldurak aurkituko ditugu. Psikotikoa norberaren mugen galera eta errealitatea neurtzeko gaitasuna galera bezala ulertu daiteke. Sintomatologia honen barne besteak beste, horrelakoak aurkituko ditugu: haluzinazioak, ideia deliranteak, pentsamenduaren asaldurak, lengoaia desantolatua, portaera desantolatua edo katatonikoa... Eskuliburuaren arabera hauxe da sailkapena:
- Eskizofrenia (azpitipoak: paranoide, desantolatua, katatonikoa, bereizgarri gabea edo hondarrekoa).
- Asaldura eskizofreniformea.
- Asaldura eskizoafectiboa.
- Asaldura delirantea.
- Asaldura psikotiko arina.
- Asaldura psikotiko partekatua (folie à deux, bikote eromena).
- Asaldura psikotiko gaixotasun medikoaren ondorioz.
- Asaldura psikotiko substantziek eragindakoa.
- Zehaztu gabeko asaldura psikotikoa.
Aldartearen asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan aldartearen aldaketak dira ezaugarri nagusia. DSM-IVaren arabera une afektiboak, depresiboak eta maniakoak gerta daitezke; egoera hauek konbinatzen dira aldartearen asaldurekin.
- Gertaera afektiboak.
- Gertaera depresibo nagusia.
- Gertaera maniakoa.
- Gertaera mistoa.
- Gertaera hipomaniakoa.
- Asaldura depresiboak (gertaera depresiboez).
- Asaldura depresibo nagusia, gertaera bakarra.
- Asaldura depresibo nagusia, errepikakorra.
- Asaldura disritmikoa.
- Zehaztu gabeko asaldura depresiboa.
- Asaldura bipolarrak.
- Asaldura bipolarra I.
- Asaldura bipolarra II.
- Asaldura ziklotimikoa.
- Zehaztu gabeko asaldura bipolarra.
- Aldartearen beste asaldurak.
- Gaixotasun medikoaren ondorioz sortutako aldarte asaldura.
- Substantziek eragindako aldartearen asaldura.
- Zehaztu gabeko aldartearen asaldura.
Antsietate asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angustia asaldura (agorafobiarekin edo gabe) edo angustia asalduraren gabeko agorafobia.
- Fobia espezifikoa.
- Gizarte fobia.
- Asaldura obsesibo-konpultsiboa.
- Trauma ondorengo estres asaldura.
- Muturreko estresak eragindako asaldura.
- Antsietate asaldura orokortua.
- Gaixotasun medikoaren ondorioz sortutako asaldura.
- Substantziek eragindako antsietate asaldura.
- Zehaztu gabeko antsietate asaldura.
Asaldura somatomorfoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asaldura hauetan gaixotasun mediko baten sintoma fisikoak aurkitzen dira baina, behar den ebaluazio egin eta gero, sintoma horien ezin dira gaixotasun fisiko baten ondorioak bezala. Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). Sintoma horiek pertsonaren egunerokotasunean arazoak eta ezinegona sortzen ditu. Hauexek dira deskribatu direnak:
- Somatizazio asaldura.
- Bereizi gabeko asaldura somatomorfoa.
- Konbertsio asaldura.
- Minaren asaldura.
- Hipokondria.
- Gorputzaren asaldura dismorfikoa.
- Zehaztu gabeko asaldura somatomorfoa.
Asaldura faktizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gezurrezko sintoma fisiko zein psikologikoak ematen dira. Pertsona hauek gaixoen papera izan nahi dute eta helburu horrekin sintomatologia sortzen dute. Bi mota bereizten dira:
- Faktizio asaldura
- Zehaztu gabeko faktizio asaldura
Asaldura disoziatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asaldura honek kontzientziaren, identitatearen, memoriaren eta inguruko pertzepzioaren nahastea erakusten du. Sintomak hauexek izan daitezke: gertaera traumatikoen memoria galtzea, norberaren gorputzetik eta sentsazioetatik urruntzea, portaerako pertsonalitateen kontrola...
- Amnesia disoziatiboa
- Ihes disoziatiboa
- Identitate disoziatiboaren asaldura
- Despertsonalizazioaren asaldura
- Zehaztu gabeko disoziazio asaldura
Asaldura sexualak eta sexu identitatekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexuarekin lotuta, lau motatakoak izan daitezke:[3]
- Asaldura sexualak. Sexu disfuntzioak dira: gogoaren alterazioak, aldaketa psikofisiologikoak, gaiarekin lotutako egoezina edo pertsonen arteko arazoak:
- Desira sexualaren asaldurak: hipoaktiboa, sexuari nazka...
- Sexu kitzikatzearen asaldurak
- Orgasmuen asaldurak (esaterako eiakulazio goiztiarra)
- Minak eragindako sexu asaldurak: dispareunia eta baginismoa
- Gaixotasun medikoak, sustantziek eragindakoa edo zehaztu gabeko sexu asaldurak
- Parafiliak: Errepikatzen diren edo oso intentsoak diren sexu bulkadak zeinetan sufrimendua, umiliazioa, harremana onartzen ez duten pertsonak, objetktuak erabiltzen diren. Bulkada hauek pertsonaren bizitza hondatzen dute.
- Exibizionismo
- Fetitxismo
- Sexu igurtziak
- Pedofilia
- Masokismo sexuala
- Sadismo sexuala
- Trabestismoaren fetitxismoa
- Voyeurismo
- Zehaztu gabeko parafilia(telefono bidezko eskatologia, klismafilia, zoofilia, nekrofilia, koprofilia, urofilia eta partzialismo)
- Identitate sexualaren asaldura (genero disfonia)
- Zehaztu gabeko sexu asaldura
Janariarekin lotutako asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Janariarekiko jokaeren aldaketa larriak dira, norberaren gorputzaren pertzepzio distortsionatuarekin batera edo horren ondorioz sortutakoa
Loarekin lotutako asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oinarrizko loaren asaldurak: Beste asaldurek sortutakoak ez diren loaldiaren zikloaren alterazioak:
- Disomniak (Oinarrizko insomnioa, hipersomnia, narkolepsia, arnasarekin lotutako loaren asaldura, erritmo biologikoen asaldura).
- Parasomniak (amesgaiztoak, gaueko beldurrak, sonambulismoa).
- Beste buru-arazoarekin lotutako loaren asaldura (insomnioa eta hipersomnia).
- Gaixotasun medikoaren ondoriozko loaren asaldura
- Substantziek eragindako loaren asaldura
Beste sailetan jaso gabeko bulkaden kontrolaren asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteentzat edo norberarentzat kaltegarriak izan daitezkeen bulkadak saihesteko zailtasunak. Pertsona hauek ekintza baino lehen normalean tentsio intentsoa sentitzen dute eta bakarrik hori egin ondoren lasaitasuna berreskuratzen dute.
- Aldizkako asaldura eztandagarria
- Kleptomania
- Piromania
- Joku patologikoa
- Tricotilomania
- Zehaztu gabeko bulkaden kontrolaren asaldura
Asaldura hauek estresa eragiten duen faktore ezagun batek eragindakoak dira. Faktore horrek eragiten duen erreakzioa gehiegizkoa da. Eragilearen arabera, klinikoki honela sailkatzen dira.
- Egokitze asaldura gogo depresiboaz
- Egokitze asaldura antsietate gogoaz
- Egokitze asaldura nahasia depresiboa eta antsietate gogoaz
- Egokitze asaldura portaera asalduraz
- Egokitze asaldura portaera eta emozio alterazio nahasiaz
Pertsonalitate asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patroi honen arabera pertsonaren barruko esperientzia eta pertsonaren esperientzia inguruko kulturan espero daitekeenetik urrundu egiten da. Nerabetasunean edo heldutasunaren hasieran hasten da, denborarekin ez da aldatzen eta subjektuari egonezina sortzen dio; aldi berean haren aurkako aurreiritziak zabaltzen dira. Horrela sailkatzen dira:
- A Taldea
- Pertsonalitatearen asaldura paranoidea
- Pertsonalitatearen asaldura eskizoidea
- Pertsonalitatearen asaldura eskizotipikoa
- B Taldea:
- Pertsonalitatearen asaldura antisoziala
- Pertsonalitatearen mugako asaldura
- Pertsonalitatearen asaldura histrionikoa
- Pertsonalitatearen asaldura nartzisista
- C Taldea:
- Saihestearen bidezko pertsonalitatearen asaldura
- Menpeko pertsonalitate asaldura
- Pertsonalitatearen asaldura obsesibo-konpultsiboa
- Zehaztu gabeko pertsonalitate asaldura
Klinikoki aztertu daitezkeen beste arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan jasotako arazoak berez ez dira asaldurak baina mina edo sufrimendu psikologikoa edo jendartekoa eragiten dutenez interes klinikoa dute; horregatik bereizita tratatzeak garrantzia du. Hainbat motatakoak izan daitezke:
- Egoera fisikoari eragiten dioten faktore psikologikoak
- Botikek eragindako asaldura motorikoak
- Neuroleptikoek eragindako Parkinsonismoa
- Síndrome neuroleptiko gaiztoa
- Neuroleptikoek eragindako distonia akutua
- Neuroleptikoek eragindako akatisia akutua
- Neuroleptikoek eragindako diszinesia berantiarra
- Botikek eragindako gorputzaren jarreraren dardarizoa
- Zehaztu gabeko botikek eragindako asaldura motorikoa
- Beste botikek eragindako asaldurak
- Zehaztu gabeko botikek eragindako ondorio desegokiak
- Harreman arazoak
- Buru asaldura edo gaixotasun medikoarekin lotuta egon daitekeen harreman arazoa
- Gurasoen eta seme-alaben arteko arazoak
- Bikote arazoak
- Anai-arreben arteko arazoak
- Zehaztu gabeko harreman arazoa
- Abusuarekin edo arduragabekeriarekin lotutako arazoak
- Haurren abusu fisikoa
- Haurren sexu abusu
- Haurtzaroko arduragabekeria
- Helduaren abusu fisikoa
- Helduaren sexu abusu
- Interes medikokoak izan daitezkeen beste arazoak
- Terapia ez betetzea
- Simulazioa
- Dolua
- Gizartearen aurkako portaera helduengan
- Gizartearen aurkako portaera haurtzaro edo nerabetasunean
- Mugako ahalmen intelektuala
- Adinarekin lotuta ezagutza-hondatzea
- Arazo akademikoa
- Lan arazoa
- Identitate arazoa
- Erlijio edo arazo espirituala
- Kultura galtzearen arazoa
- Arazo biografikoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ainara Arratibel: 3.or.
- ↑ http://www.psychiatry.org/practice/dsm/dsm-iv-tr
- ↑ Homosexualitatea DSM-IVtik 1973an kendu zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Marian Soroa, Joana Esteve, Arantxa Gorostiaga: Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua. Eibar: UEU, 2012. ISBN: 978-84-8438-348-2.
- López-Ibor Aliño, Juan J. & Valdés Miyar, Manuel (zuzendaria). DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Bartzelona: Masson, 2002. ISBN 978-84-458-1087-3.
- Ainara Arratibel: "Transexualitateak patologizatuta segitzea salatu dute". Berria, 2012ko abenduaren 9an, 2-3 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) DSM-IV gaztelaniaz.
- (Ingelesez) DSM-IV-TR web orrialde ofiziala.
- DSM-Varen aurrean transexualen kritikak.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) DSM-V edizioaren berrikuntza nagusiak.